Wikia
UGARTEBURU SARIA
Iñaki Ugarteburu sendagile eta irakasle zenari, bere omenez eta izenarekin sari bat antolatzeko asmoa dugu, bere lan esparruak (euskara, osasungintza, teknologia berriak) batuz eta bere lanaren jarraibide bezala.
SARRERA#
Sariaren helburuak:- euskarazko osasungintza testuak ugaritu interneten
- ikasleak egiten dituzten lanen biltegi bat egin euskarazko wikipedian
- Iñakiren izena, lana goraipatu eta oroitu
Antolatzaileak:
![]() |
Laguntzaileak:
![]() |
SARIA
Zer saritzen da? Interneteko wikipedian sortzen diren osasungintzako artikulu onenak sarituko dira. Sarituak aukeratzeko orduan honako alderdiak baloratuko dira:
- Edukia bera
- Euskararen txukuntasuna
- Multimedia baliabideak (bideoak, audioak, …)
- Egilea: osasungintzako ikasleak (Medikuntza, Odontologia, Albaitaritza, Farmazia, Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Erizaintza, Logopedia, Optika eta Optometrika, Podologia, Lanbide Terapia, Fisioterapia, Psikologia...)
Maiztasuna:
Bi urterik behin.
LEHIAKETAREN ARAUAK#
HELBURUA#
Lehiaketaren helburua, osasuna eremuan Wikipedia–ri euskaraz egingo zaizkion ekarpenak saritzea da.PARTEHARTZEA#
Leihaketan partehartzeko betebeharrak baldintzak honako hauek dira:- Osasungintzako ikaslea izatea
- Partaidetza indibiduala izatea
INSKRIPZIOA: Nola parte hartu Wikipedia Lehiaketan#
Inskripzioa otsailaren 26tik aurrera irekita egongo da, hurrengo prozedura erabiliz:- Lehenengoa, joan zaitez Euskarazko Wikipediara. “Izena eman edo saio berria hasi” sakatu (goiko partean). Han “Kontu bat sortu” lotura sakatu. Formularioa bete ezazu eta zure Wikipedia kontua sortuta egongo da.
- Bigarrena, Wikipedia aztertuz, Osasuna loturiko gaia aukeratu. Gai bat baino gehiago aukeratu ahal duzu. Ez dago mugarik, baina bakarrik sarrera onena sarituko da.
- Hirugarrena, Zure lana wikipedian editatu ostean, Ugarteburu sarirako bereziki sortu den komunitatean sartu eta bertan dagoen “Bidali zure lana” atalean profilaren datuak bete behar dira.
- Izen-abizenak
- Fakultatea
- Unibertsitatea
- Ikasmaila
- Wikipedia erabiltzailea
- Telefonoa
- E-posta
- Ekarpenaren izenburua
- Ekarpenaren esteka
Bidali botoia sakatzean lehiaketan izena emanda edukiko duzu. Lan bat baino gehiago bidaltzeko aukera daukazu prozesu bera jarraituz.
Informazioa konfidentziala izango da eta Balorazio Batzordeak babespean mantenduko du sari banaketa arte.
BALORAZIO BATZORDEA ETA IRIZPIDEAK#
Batzorde bat lanen balorazioaz arduratuko da. Batzorde honetan AZKUE fundazioa, OEE, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), Wikipedia administratzaileak, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko udala egongo dira.Presidenta:
- Miren Dobaran (Bizkaiko Foru Aldundia)
Bokalak:
- Ana de Castro (Bilboko Udala)
- Rodrigo Gartzia (AZKUE fundazioa)
- Andres Urrutia (Euskaltzaindia)
- Jon Irazusta (EHU)
- Roberto San Salvador (DU)
- Angel Bidaurrazaga (OEE)
- Lore Erriondo Korostola (UEU)
- Unai Fernadez de Betoño (Wikipedia)
Idazkaria:
- Roland Isoird (AZKUE fundazioa)
Honako atalak baloratuko dira: ekarpenen kalitatea (bai itzulpena, bai moldatzea, bai ekarpen berria) , zorroztasun zientifikoa, baliotasun didaktikoa eta Wikipediaren arau propioen egokitzapena. Lanen egiletasuna egiaztatzeko copyscape filtroa erabiliko da.
SARIAK#
Aurkeztutako 5 lanik onenak izango dira sarituak eta irabazle bakoitzari ordenagailu eramangarri bat oparituko zaio. Balorazio batzordearen erabakia ezin izango da ukatu. Sari banaketa maiatzaren 10etik 14ra bitartean ospatuko den jakintza librearen astean egitea aurreikusten da.EPEAK#
Ekarpenak aurkezteko epea 2010ko martxoaren 31an, gaueko 24:00etan, amaituko da. Hala eta guztiz, Wikipediaren barneko funtzionamendua kontutan harturik eta azken orduko arazoak saihesteko asmoz, ekarpenak hilabetean zehar egitea gomendatzen da. Lehiaketa honetan parte hartzeak lehiaketaren beraren oinarriak onartzea dakar.Baliabide interesgarriak#
Lehiaketan parte hartu nahi baduzu, honako baliabide hauek interesgarriak izan litezke:- Wikipedia Editatzeko Laguntza Wikipedian. Ikus dezakezu gainera Wikipediari buruz maiz egindako galdera orokorrak.
Wikipediaren Ezaugarriak#
Zer da wikipedia? Erabiltzaileek osatzen duten entziklopedia da. Web bidez sartuta, ekarriak egiten dituzte eta ekarriok pilatuz doaz. Wikipedia adituek egiten zituzten entziklopedia klasikoen ordezko aukera da. Denok har dezakegu parte eta gure ezagutza eman, jakin dakigularik, hasierako sarrera bat eginda, horren ostean beste ekarri batzuk etorriko direla gurea hobetzera.Wikipediaren ezaugarriei buruzko artikuluak:
SARITUAK#
1.- Wikipediako erabiltzailea: Miriku- Ekarpenaren izenburua: Hestegorriko sortzetiko malformazioak
- Ekarpenaren esteka: http://eu.wikipedia.org/wiki/Hestegorriko_sortzetiko_malformazioak
- Ekarpenaren izenburua: Endodontzia terapia
- Ekarpenaren esteka: http://eu.wikipedia.org/wiki/Endodontzia_terapia
- Ekarpenaren izenburua : Ekintza potentziala
- Ekarpenaren esteka:http://eu.wikipedia.org/wiki/Ekintza_potentziala
- Ekarpenaren izenburua: Huntingtonen gaixotasuna
- Ekarpenaren esteka: http://eu.wikipedia.org/wiki/Huntingtonen_gaixotasuna
- Ekarpenaren izenburua: AHARRAUSI
- Ekarpenaren esteka: http://eu.wikipedia.org/wiki/Aharrausi


