Nor zen Iñaki Ugarteburu? Nor zen Iñaki Ugarteburu?

Iñaki Ugarteburu

2009ko martxoaren 20an hil zen. Osagilea eta filologoa ikasketaz, euskalgintzan lan asko egindakoa, batez ere unibertsitate mailako euskarazko irakasuntza bultzatzen: EHUn eta EIRE Unibertsitateko Euskal Irakasleen  Elkartean. EHUn Euskara Institutuan egin zuen lan, besteak beste.

 

Bereziki osasunaren munduan euskara txertatzen lan egindakoa zen. Horra Euskal osasuna, gaiari buruz berak mantentzen zuen webgunea. Osasuna Euskalduntzeko Erakundearen partaide ere bazen. 

Bere omenez, eta bere lan esparruak uztartuz (euskara, osasungintza, teknologia berriak) Osasungintzako testuak euskarazko wikipedian ugaritzeko Sariketa prestatu dugu.