Zer da N.A.B.O? Zer da N.A.B.O?

 

The North American Basque Organization, Inc., orokorrean NABOtzat ezagutzen dena, 36 urte bete ditu eta 38 euskal talde biltzen ditu euskal ondarea Estatu Batuetan sustatzeko. 

NABO sortu arte, ez zegoen talde euskaldunen arteko harremanik ezta kooperaziorik. Arazo hori konpontzeko, zenbait talde euskaldunen ordezkariak Spark-en batu ziren Estatu Batuetako euskaldunak biltzeko asmoz. Horren ondorioz komunitate euskaldunean sare bat sortu zen.