Zer da Cenarrusa?
The Cenarrusa Foundation for Basque Culture
Euskal Kulturarako Cenarrusa Fundazioa 2003. urtean sortu zen Cenarrusa Center for Basque Studies moduan. Gure helburua euskal komunitatea eta mundua konektatzea, heztea eta mantentzea da. Horretarako, Boise State University-n Euskal Hezkuntza programa bat ezarri da. Ekimen horren eta programaren arrakasta hezitzaile, enpresa eta talde kulturalen arteko elkarlanari esker lortu da Boiseko euskal komunitatean (Idaho), baita Boiseko Basque Museum and Cultural Center eta Eusko Jaurlaritzari esker.
Pete Cenarrusa
Cenarrusa Fundazioa kulturaren aldeko erakunde da, Idahon eta Oregon ekialdean Euskal kulturaren esperientziaren euskarria. Fundazioaren sortzailea Pete Cenarrusa izan zen.
Pete eta Fredak arrakasta lortu zuten 2009ko azaroan argitaratutako Peten memoriekin. Bizkaia to Boise-k, Quane Kentonek idatzia Pete T. Cenarrusaren laguntzarekin, bere familia Euskadin bizitzetik Idahoko mundu politikoan bukatzeko bidea kontatzen digu.
Gobernadore moduan, bere prefazioan jarri zuen “Hurrengoetatik perspektiba lortuko duzue: irakasleak, entrenatzaileak, mintzalariak, estatuko idazkariak, gobernuen konfidenteak (eta kritikatzaileak), boteretsuarekin kontaktua, botere gabekoen laguna, nekazarien, artzainen eta abeltzainen defendatzaile, eta –beti- Euskaldunen irabazlea.”
