Wiki Ipuina. Fernando Morillo Idazlearen Eskutik
Idazleak “Eten-puntuen mina” izenburuko ipuina idatzi du. Ipuinak honako berezitasun hau du: amaitu gabe dago, eta argumentuan ebatzi gabeko lau dilema agertzen dira. Ekimenaren helburua, wiki filosofia aplikatuta, hainbat pertsona elkartzea eta horiek ipuinari amaiera ematea da, hain zuzen ere. Horretarako, jendearentzat zabalik egon den topaketa presentzial bat egin da maiatzaren 17an, Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegian. Bertan parte hartu dutenek aukera izan dute beren ideien ekarpena egiteko, zabalik geratu diren dilema horiek ebatzi ahal izan ditzaten. Dena dela, lankidetza-lan hori ez da hor amaituko. Ateratako ondorioak kontakizunean txertatu ondoren, Azkue Fundazioaren web-orrian (http://wikiplaza.azkuefundazioa.org/web/jakintza-librea/wiki) dagoen wiki batean eseki da ipuina. Era horretan, nahi duenak euskarazko lehen wiki ipuina osatzen lagundu dezake. Hau da, ipuina idazten eta ideien ekarpenak egiten jarraitu ahal izango du.
| Youtube: | |
|
DEIA "Bazen behin, taldean jositako sarea" 2010.05.18 (Ander Egiluz Beramendi) | Flickr: |
![]()
|
Created with flickr slideshow. |

