Wikipediaren arabera,
Wikia (hawaiierazko
wiki wiki hitzetik, "
azkar-azkar") webgune mota bat da; bertan erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete. Horrela, elkarlana bultzatzeko modu egokienak dira. Aise alda daitekeen web orri bilduma da. Web
nabigatzaile baten bidez, wikien erabiltzaileak web orriak sor, alda, osa edota ezaba ditzake. Era horretan, elkarlanean erraz sor daitezke entziklopedia, gai bati buruzko garapena, produktu baten jarraipena, etab.
Teknologia konplexuena ere erabilita, teknologia ikusezinaren froga da wikia; halaber, Web 2.0 plataforman oinarrituta, web orri bildumak sortzean zailtasunak saihesteko adibide garbia. Horretarako, erabiltzaileek beraiek sortu duten marka hizkuntza sinple bat erabiliz zera egin dezakete:
- gai bat erraz garatu,
- garapen horren ibilbidea gorde,
- eman diren edizio pauso zehatz batera itzuli,
- gaien arteko lotura erraztu,
- ia aldi berean argitaratu.
Dena den, bi termino definizioan bereizi behar genituzke: bata, wiki-orria, bilduma baten ale bat dena; bestea, wikia, bilduma bera.
Informazio gehiago Wikipedian aurkitu dezakezu.