Wikia Wikia

Sarrera

Nola lagundu dezaket euskarazko Wikipedian?

Laguntza hau eman nahi baduzu, lehendabizi joan zaitez Euskarazko Wikipediara. “Izena eman edo saio berria hasi” sakatu (goiko partean). Han “Kontu bat sortu” lotura sakatu. Formularioa bete ezazu eta zure Wikipedia kontua sortuta egongo da. Momentu hortatik aurrera Euskarazko Wikipediaren partaide izango zara eta bertan sarrera berriak sortu, moldatu, etab. egiteko gai izango zara.

Jarraian,  Wikipedian lanean hasteko oinarrizko tutoriala ikus dezakezue:

 

Wikipedian nola lan egiten den jakiteko eta edukietan sakontzeko ondorengo estekak ikusi ditzakezu:

 

Wikipedian lan egin eta ezagutarazi zure lana

Zure Komunitatean sortutako eduki librea  wikipediara igo nahi baduzu, oso erraz daukazue. Eskumaldean dagoen Euskarazko Wikipedia atalean sakatu eta leiho berri batean zabalduko zaizu eu.wikipedia.org webgunea.  Editatu zure lana wikipedian eta ondoren, egindakoa ezagutarazi nahi baduzu, Bidali zure lana atalean sartu eta egindako sarrera bidal dezakezu. Bertan zure datuez gain, Wikipediako erabiltzailea, sarreraren izenburua eta esteka zehaztu beharko dituzu. 
 

 

Orain arte sortu izan diren komunitateetan parte hartu 

Alkarbide

Alkarbide komunitatean parte hartzeko, Bizkaiko Lurralde Historikoko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen bilgunea den Alkarbide elkartearen parte izan beharko zara eta komunitatean sartzeko baimenak dituen erabiltzaile bat izan beharko duzu. Horretarako joan zaitez Alkarbide komunitatearen barruan Parte hartu nahi duzu? atalean eta bidali zure datuak. Behin erabiltzailea izanda, Alkarbide komunitatearen barruan Zure lan gunera joan atalera sartu eta lanean hasi zaitezke. Komunitatean sartutakoan, blogak, foroak, wikiak, etab. aurkituko dituzu, web 2.0 metodologia erabiliz, ezagutzak, ideiak edo iritziak konpartitu eta osatzeko. 

Ugarteburu

Ugarteburu komunitatea, Iñaki Ugarteburu sariaren inguruan sortuta dago. Sari hau Iñaki Ugarteburu sendagile eta irakasle zenari, bere omenez eta izenarekin antolatzen dugu, bere lan esparruak (euskara, osasungintza, teknologia berriak) batuz eta bere lanaren jarraibide bezala. Leihaketan parte hartzeko baldintzak osasungintzako ikaslea izatea eta Euskarazko Wikipedian osasunari loturiko sarrera bat egitea dira. Baldintza hauek betetzen badituzu, anima zaitez, sartu komunitatean eta parte hartu ezazu lehiaketan martxoaren 31 baino lehen. 

Jakintza Librea

Jakintza Librea tiene dos ejes principales: la generación de contenidos para ser compartidos y distribuidos libremente, y el tecnológico.

Edota eskatu zure Komunitatea (ezkerraldean)

 

 

Batez bestekoa (0 Botoak)
Oharrak