Komunitateak
AZKUE fundazioaren komunitateak euskaren inguruan lan egiten duten taldeen elkargunea dira. Bere helburua euskarak interneten duen presentzia indartzeaz gain, talde hauek eginiko lana elkarbanatu, osatu eta hobetzeko tresnak eskaintzea da, guztien parte hartzea ahalbidetuz. Kontsultatu itzazu orain arte sortu diren komunitateak.
Sortu zure komunitatea
Euskaltzalea al zara? Zure jendearekin euskararen inguruan lan egiteko topagune bat behar al duzu? AZKUE fundazioak zure nahiak betetzeko aukera ematen dizu.
AZKUE fundazioaren webgunean zure komunitatea izan dezakezu, bertan euskararen inguruan lan egiteko 2.0 tresnak eskuragarri izango dituzu, hala nola, wikiak, blogak edo foroak. Komunitatea sortzeko zure datuak behar ditugu eta batez ere komunitateak izango dituen helburuak jakin nahi ditugu. Beraz, bete ezazu hurrengo formularioa gurekin harremanetan jartzeko eta zure eskakizuna ikertuko dugu.
