Zer da EKE?
Lapurdiko Uztaritze herrian kokatua den Euskal kultur erakundeak euskararen eta euskal kulturaren garapena laguntzen du Ipar Euskal Herrian, bai diruz, bai teknikoki, pertsonek eta elkarteek eraman egitasmoen bidez.
Euskal kultur erakundeak kultura koordinazio eta egituratze lan garrantzitsua egiten du, elkarteen eta erakunde publikoen arteko harremanak erraztuz.
Bere talde profesionala bederatzi langilez osatua da.
Bere arauen arabera, Euskal kultur erakundeak lehentasuna ematen die euskara erabiltzen duten ekintzei. Ekintza hauek bi moldetara eramanak izan daitezke : edo Euskal kultur erakundeak zuzenki bultzaturik eta kudeaturik, edo elkarteek proposaturik eta kudeaturik.

